NAFARROAKO INBERTSIO INSTITUTUA

Nor gara

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan (CPEN) integratutako Nafarroako Inbertsio Institutua (INI) sozietate publikoaren helburua da Nafarroako Gobernuak ekonomiaren sektore estrategikoetan duen parte-hartzea artikulatzea, enpresei eta erakunde publiko edo pribatuei finantza-baliabideak emanez, garapen iraunkorreko helburuen ildotik (GIH).

Garapenerako Banku Publikoaren eredu baten arabera eratzen da, eta haren funtzio nagusia finantza-laguntza estrategikoa da, zuzeneko inbertsioaren, equity-an parte hartzearen (zuzeneko inbertsioa) eta kapitalean parte hartzeko arrisku-kapitaleko funtsen garapenaren bidez.

INIK Nafarroako Gobernuaren lehen ekarpena jaso zuen 2022an, bederatzi milioi eurokoa. Bigarren ekarpena bederatzi miloi eurokoa izango zela aurreikusi zen ,eta bigarren ekarpena bederatzi milioi eurokoa izango zela aurreikusi zen 2023an. Funts erabilgarrien hazkundea sortuko diren inbertsio-aukeren araberakoa izango da.

Agur instituzionala

Azken aldian , gure egunerokotasunaren parte diren bi gertakarik azken urteak markatu dituzte. Covid-19aren pandemia eta Ukrainiako gerra. Lehenengoak gizarte eta osasun-krisia eragin zuen ,eta hortik krisi ekonomikoa sortu zuen. Bigarrena kalte horiek handitzen ari da ekonomia guztietan.

Bi errealitate hauetaz jabetuta, Maria Chivitek gidatutako Nafarroako Gobernua lanean hasi zen komunitate honen produkzio-sarea babesteko , segurtasuna emateko eta bultzatzeko gai izango ziren tresnak diseinatzen eta abian jartzen saiatzeko.

Horietako bat Nafarroako Inbertsio Institutua (INI) da. Gure erkidegoaren garapen ekonomikoa bultzatzeko tresna da.

INI CPENen jarduera-eremura mugatzen den erakundea da. Une honetan , gobernuok gai izan behar dugu beharrizanak detektatzeko, premiei modu integralean eta behar den indarrez heltzeko, atzean gera ez gaitezen.
Korporazioko Kontseilari Ordezkari naizen aldetik, azpimarratu nahi dut INIa CPENen integratu dela, eta gogorarazi nahi dut Nafarroako sektore publikoak azken urteetan birmoldatu egin dela errealitate aldakorrera egokitzeko , betiere une bakoitzeko beharrak betetzeko eta eraginkortasun-irizpideek gidatuta. Arlo guztietan gertatu da: ekonomian, ingurumenean, kulturan edo teknologian. Garaietara egokitzen jakitea sendotasunaren seinale da.

Sozietate berri honen nortasun-ezaugarriei dagokienez, INIa Garapenerako Banku Publikoaren eredu baten arabera eratzen da, Nafarroako Gobernuaren politika ekonomikoa transmititzeko tresna izanik, Gobernuak berak garapen iraunkorreko helburuekin (ODS-GIH) bat etorriz zehaztutako garapen ekonomiko eta sozialeko politika estrategikoei finantza-languntza emanez.

Bere eginkizun nagusia, beraz, finantza-laguntza estrategikoa da, zuzeneko inbertsioaren, ekity-an parte hartzearen (zuzeneko inbertsioa) eta kapital-partaidetzarako arrisku-kapitaleko funtsen garapenaren bidez.

Tresna honen elementu bereizgarri a diseinu funtzionala da, inbertsio-erabaki indibidualak soilik profesional independenteek osatutako Inbertsio Batzorde batek hartzen baititu. Horrela, Administrazio Kontseiluaren zeregina, Gobernuaren ordezkariak bilduko dituena, Inbertsio Batzordeak lehenetsi beharko dituen sektore makro-estrategikoak definitzera mugatzen da.

Ezin gara Europak agintzen duen errealitatetik kanpo egon. Ildo horretan, adierazi behar da Europako Batzordeak, hainbat komunikaziotan, honako hau aipatzen duela: “ Sustapen-banku baten (NPB) motibazio ekonomiko nagusia da merkatuko hutsuneek inbertsio txikiagoa eragin dezaketela, eta, beraz, etorkizunean ekonomikoki eraginkorra izango litzatekeena baino hazkunde motelagoa, eta , bidenabar, mandatu publikoa duen erakundea operadore pribatuak baino baldintza hobeetan egotea merkatuko hutsune horiek gainditzeko. Aipatzen dituen merkatu-hutsuneen adibide batzuk ikerketan eta garpenean, azpiegituretan, hezkuntzan edo trantsizio ekologiko eta digitalarekin lotutako proiektuetan inbertsio pribatuen eskasia dira. Bai eta merkatuaren kontzentraziotik eratorritako finantza-zerbitzuen eskaintzaren eskasia ere.

Unea antzemateko eta aukeraren aurrean jarduteko gai izateko betebeharra dugu. Sozietate berriaren orientazioak eta egokitasunak, NPB eredu batean oinarrituta, are garrantzi handiagoa hartzen du NextGeneration –EB Planaren eta Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren hedapenaren egungo testuinguruan (PRTR). Eta are gehiago onartutako agendak bideratuko duen panorama ikusita, PRTRren erreforma eta inbertsio handinahiei jarraipena emango diena, autonomia estrategikoan ardaztuta, PERTE (Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak) izenez ezagutzen diren proiektuen bidez.

PERTEen deialdietan, merkatu-akats argia edo sektore pribatuak inbertsio-ekimen edo gaitasun nahikoa ez izatea ezartzen da abiapuntutzat. INIren helburuak egokitzen dituen diagnostikoa da.

Horregatik guztiagatik, pozteko arrazoi garrantzitsua da INI errealitate bihurtzea.

Mundu berri honek proiektu handizaleak eskatzen ditu eta Nafarroako Inbertsio Institutua horretarako sortu egin da.

José Luis Arasti

Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilaria

INI-ko PRESIDENTEA

Administrazio-kontseilua

Sozietatearen estutuetan ezarritakoaren arabera, INIa Administrazio Kontseilu batek administratu eta ordezkatuko du. Administrazio Kontseiluak kide anitzeko moduan jardungo du eta gutxienez hiru eta gehienez hamabi kontseilarik osatuko dute.

Administrazio Kontseiluko lehendakaria Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularra izango da, baldin eta Administrazio Kontseiluko kidea bada.

2024ko martxoaren 1ean, Nafarroako Inbertsio Institutuak bere egungo Administrazio Kontseilua izendatu zuen, hamar kidez osatua.

  • Presidentea: José Luis Arasti
  • Presidenteordea: Bernardo Ciriza
  • Kontseilari delegatua: Francisco Fernández Nistal
  • Mahaikideak:
    • Maite Domínguez
    • Julio Cifrián
    • Luis Campos
    • Montse Guerrero
    • Miguel José Ugalde
    • Mª José Ballarín
    • Alejandro Legarda
  • Idazkari ez-kontseilaria: Jorge Aleixandre
  • Idazkariorde ez-kontseilaria: Ignacio Brun

Inbertsio-batzordea

Sozietatearen estatutuak betez, INIren Administrazio Kontseiluak bere Inbertsio Batzordea izendatu zuen finantzen, ekonomiaren, zuzenbidearen , gizartearen eta unibertsitatearen arloan gaitasun, ospe eta esperientzia handia duten pertsonen artean.

Inbertsio Batzordea INIren barne-organoa da, eta INIk bere jardueran hartu behar dituen finantzaketa-, inbertsio- edo partaidetza-akordio guztiei buruzko informazio-, aholkularitza-, proposamen- eta erabaki-ahalmenak ditu. Erakundearen Administrazio Kontseiluak aldez aurretik definitutako sektore estrategikoen arabera egingo dute.

2023 otsailaren 8an, Nafarroako Inbertsio Institutuak bere egungo Administrazio Kontseilua izendatu zuen, sei kidez osatua:

  • Presidentea: Federico Conchillo
  • Presidenteordea: Iñaki Iraizoz
  • Mahaikideak:
    • Águeda Tortajada
    • Ascen Cruchaga
    • Ignacio Olábarri
    • Jon Angulo
  • Idazkaria: Jorge Aleixandre
  • Idazkariordea: Francisco Fernández Nistal

Enpresa-etika

Integritatea, objetibotasuna, zintzotasuna eta erantzukizuna oinarrizko balio etikoak  dira Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren barruan dauden sozietate publikoen jardunean.

Horregatik, 2018. urteaz geroztik, Nafarroako Gobernuko sozietate publiko guztiek dugu Etika eta Jokabide Kode bat, gure balio, printzipio eta jarduteko jarraibide etikoen adierazpen formala adierazten duena. Arau-maila du gure erakundeen barruan, eta, beraz, gure eginkizun bakoitza betetzean aplikatu beharreko esparru orokor eta gida da, jokabide etiko eta arduratsua bermatzeko.

Nafarroako Gobernuko sozietate publikoetako  zerbitzu bereziak ematen ari diren lan-kontratuko langile eta funtzionario guztiek, beren jarduera guztiak burutzerakoan, kode honetan jasotako balio etikoei jarraitu beharko diete, eta printzipio etikoak betetzen saiatu beharko dute, ezarritako jarduera-jarraibideak aplikatuz.

Kodea Nafarroako Gobernuko sozietate publikoak osatzen dituzten pertsona guztiei aplikatuko zaie, beren posizio hierarkikoa edozein dela ere. Beraz, plantilla osoari aplikatuko zaio, bai kontratazio finkoari, bai aldi baterakoari, bai zuzendaritzari eta Administrazio Kontseiluetako kideei.

Nafarroako Gobernuko sozietate publikoen Etika eta Jokabide Kodea esteka honetan deskarga dezakezu. 

INIren Arrisku Penalen Mapa eta Delituen Prebentzioaren arduraduna izendatzea

Compliance arloko jarduera osatzeko, INIren Arrisku Penalen Mapa bat egiten da, eta mapa horretan identifikatzen dira ekintza penalak eragin ditzaketen arloak eta ekintzak, ekintza horiek gauzatzen dituztenentzat. Horrez gain, gizarteko Delituen Prebentzioko arduradun bat izendatzen da.

 

INFORMAZIO-KANALA

2018an Etika eta Jokabide Kodea onartzearekin batera, kanal etiko bat gaitu zen pertsona juridikoarentzat soilik ondorio penalak zituzten praktikak , portaerak, ekintzak edo ez-egiteak jakinarazteko.

2023an, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen 2/2023 Legea indarrean sartu zenean, Kanal Etiko horren ordez informazio-kanal bat jarri da, eta kanal hori Nafarroako sozietate publikoetako langileek nahiz kanpoko edonork erabil dezakete. Helburu nagusia  da korporazioan gerta daitezkeen egoera negatiboak, irregulartasunak edo jokabide desegokiak goiz detektatzen laguntzea, horiek isilpean egiaztatzea eta dagokion prozedurari ekitea. 

INIko Informazioaren Barne Sistemaren Politika

INIko Informazioaren Barne Sistemaren Kudeaketaren Prozedura 

 

Scroll to Top